Altzako kiroldegiaren inguruko errepide-sarea hobetzeko lanak onartuta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Gabonak zuretzat eta Oberan mendian zuhaitz aldaketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak Altzako kiroldegiaren inguruko errepide-sarea hobetzeko lanak esleitzeko espedientea onartu du. Donostiako alkate Eneko Goiak esan duenez, “lan hauek martxoan bertan behera utzi zirela osasun krisiak eragindako egoerak sortutako zuhurtzia ekonomikoaren ondorioz. Orain, esleipenari berriro ekiten zaio, eta helburua da lanak 2021eko irailean amaituta egotea. Data horretan aurreikusita dago Altzako kiroldegi berria martxan egotea”.

Lan hauek honakoak izango dira:
  • bereziki galtzadak eta espaloiak zolatzeko
  • zerbitzu-sare batzuk birmoldatzeko

Horiek horrela, Darieta bidean aparkalekuaren aurrealde osoa birmoldatuko da. Halaber, Berra bidean sartzeko biribilgune bat egingo da, eta beraz, Berra bideko errepidean zein espaloi zati batean lanak egingo dira.

Gabonak Zuretzat


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2020-2021 Gabonak Zuretzat programa egitea. Programa hau haur zein gazteei zuzenduta dago, Donostia Gazteriak antolatzen du gabonetan, eta aurten, COVID19ak sortutako osasun egoerari egokitu da.

Oberan mendian zuhaitz aldaketa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Oberan mendian zuhaitz aldaketa egiteko proiektua. Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dago Oberan eta Donostiaren jabetzakoa da.

Duela hamarkada batzuk sinatutako hitzarmen baten ondorioz, hainbat kanpoko espezie landatu ziren, eta orain mozteko garaia iritsi da. Hortaz, Udalak libre gelditu den lurra berriro landatu behar du, eta lur horiek malda handia dutenez, higadura murrizteko, lehenbailehen landatu behar da. Zehazki Quercus robus haritzarekin landatuko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/24-an argitaratua