Kontzertu solidarioa eta Siriarako instrumentuen bilketa

Azaroaren 25ean izango da 18:00etan eta streaming bidez jarraitu ahal izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bere jardunean aurrera jarraitzen du, eta Mugarik Gabeko Musikariekin, eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin batera, kontzertu solidario bat antolatu dute. Mugarik Gabeko Musikarien elkartearen 25. urteurrenean antolatzen duten ekitaldi berezietako bat da hau. Berau, Azaroaren 25ean izango da, asteazkena, eta bertan ezarritako osasun-neurri guztiak errespetatuko dira.

Eguna aukeratzean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu dute. Izan ere, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratu nahi da.

Entzunaldian estatuko eta nazioarteko 11 musika talde eta eskolek parte hartuko dute, besteak beste:
  • Guatemalako El Reencuentro kooperatibaren emanaldia
  • Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa
  • Mirzo Music Center-ena Kurdistandik

Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta zuzenean eskainiko da Udalaren Musika eta Dantza Eskolako kanalaren bidez. Aurkezle lanak Oihana Maritorenak egingo dituen arren, Gasteiztik Jesus Maria Alegria Urtiaga, Pinttu, Mugarik Gabeko Musikarien Zuzendaria zuzenean izango da.

Mugarik Gabeko Musikariak


1995ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Haien helburu nagusia haurrei laguntzea da, musikaren bidez. Izan ere, haien ustetan, hizkuntza nazioartekoena baita eta haurtzaroa du ardatz, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren sektorea delako.

Musikak eta musikariek, munduan elkarrekin bizi diren etnien, herrien eta kulturen arteko harmoniaren, bizikidetzaren eta elkartasun-espirituaren alde, zeregin garrantzitsua dutela abiapuntutzat hartuta, musikaren eta haurren arteko elkartasunezko konpromisoa ezartzen saiatzen da, etorkizun hobea lortzeko laguntza materiala, premiazkoena eta kulturala, errentagarriena, emanez.

Siriarako tresnen bilketa


Mugarik Gabeko Musikaren Elkartearen urteurreneko beste ekintza garrantzitsu bat, Siriarako musika-tresnen bilketa bat da. Bigarren urtez egiten da, eta lehenengoan 200 instrumentu baino gehiago eman ziren Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin.

Herritarrek orkestra sinfonikoetan erabiltzen diren instrumentu zaharrak, edo horien zatiak eman ahal izango dituzte. Izan ere, instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez.

Dohaintza-epea, azaroaren 25ean hasiko da, eta urtarrilaren 29ra arte luzatuko da. Eta gomendatzen da, entregatu aurretik, instrumentuari buruzko ahalik eta informazio gehien eskura izatea, hau da, datu tekniko eta historikoak, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta. Tamaina handia dela eta, instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/23-an argitaratua