Kontadoresek urriaren 2an udazkeneko laborategietan izena emateko epea irekiko du

18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako 85 plaza eta 7 kultur laborategi

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gazteentzako hainbat ikastaro programatu ditu Kontadoresek: 85 plaza eta 7 kultura-laborategitan aritzeko aukera, urritik otsailera bitartean. Gazteen interesak, beharrak eta gustuak kontuan izanda osatu da programazioa, eta, eskaini ere, haien poltsikora egokitutako prezioan.

Aurten, dantza, argazkilaritza eta jantzien sorkuntza nabarmentzen dira. Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabalduz. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua.

Parte hartzeko irizpideak


18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako dira ikastaroak, eta Donostian erroldatutakoak izango dira aurrena. Dena dela, eskaintza adin tarte horretarako diseinatuta dagoen arren, tokirik geratzen bada eta beste pertsona batzuek ere parte hartzea egoki bada, 18 urte baino gutxiago eta 30 urte baino gehiago dutenek ere izango dute laborategietan parte hartzeko bidea.

Izen ematea


Izena emateko, urriaren 2tik aurrera, honako webgunean: www.kontadores.eus


Info+:


Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13 . Bidebieta. Donostia.
T: 943 483 476
Web: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia.eus


Ordutegia


Asteartetik ostiralera 17:30tik 20:30tara
Larunbatetan 17:00tik 21:00tara

2023/09/29-an argitaratua