Hari/Hilo: belaunaldiak batzen Amara Berrin

Belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko afektuetarako eta komunitatean errotzeko proiektua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Amara Berriko Katalin Erauso Ikastetxe Publikoko haurrek eta auzoko adineko emakumeek Hilo/Hari proiektuan parte hartu dute, Amara Berrin gorputzaren eta mugimenduaren bidez afektuak, auzoan errotzea eta belaunaldi ezberdinetako bizilagunen arteko komunitatea eraikitzea lantzeko proiektuan.

Proiektua eskolako zuzendaritzaren eta irakasle-taldearen eta Donostia Lagunkoiaren bitartez, Donostiako Udalaren arteko lankidetzatik sortu da, eta Jon Munduate eta Blanca Calvo, artista eta koreografoen dinamizazioarekin garatu da, performancearen eta ikusizko arteen artean sortzen ari diren praktikak eta proiektuak lantzen baitituzte.

Proiektua Donostia Lagunkoiak arlo komunitarioan esplorazio gisa bultzatzen dituen ekimenen barruan kokatzen da, praktika artistikoen bidez desberdinen arteko elkarrekintza lantzeko, eta gizarte gisa aurre egin behar diegun erronken inguruan (zaintzak, bizi-zikloa, aniztasuna, belaunaldi-arrakala...) sorkuntza-gaitasuna eta hausnarketa kolektiboa bideratzeko.

Donostia Lagunkoiarentzat kultura lehen mailako tresna da, ikuspegi kritiko batetik, gizarte gisa aurre egin behar diegun erronkak berrinterpretatzeko, askotariko espazioetan eta lengoaiekin, partekatzen eta elkarreragiten laguntzen bait digute, ongizatea sortuz eta gizarte-kohesioan eraginez.

Donostia Lagunkoiak eta Katalina de Erauso Ikastetxe Publikoak sustatutako Hari/Hilo proiektuaren laburpen-bideoa

2023/07/11-an argitaratua