Terrazen eta hondakinen bilketen ordenantza fiskalak (2020)

Kobratzeke dauden tasa horien egutegia argitaratu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Mahai eta aulkiekin jabari publikoko okupazioaren zerga ordenantzetan egindako aldaketak onartu ondoren eta maiatzaren 12ko 3/2020 Norma Foru Dekretuaren aplikazioaren arabera, urteko egutegi fiskala 2020rako jakinarazten da. Kobratzeko zain dauden tasak.




Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotekin eta
hauen zerga elementu erabakigarriekin, jendaurrean jarriko dira Udal Zerga-bilketan (Goikoa Jauregia) Ijentea, 6 jendaurreko ordutegian, kobrantza epea hasi baino 15 lanegun lehenago eta 15 egunez.

Interesatuek toki horretan bertan jarri ahal izango dute berraztertze errekurtsoa, hilabeteko epean. Ikusgai izateko epea pasatutakoan, behin betiko onartutzat joko da errolda, beste erabakirik hartu beharrik gabe, baldin eta erreklamaziorik izaten ez bada, eta erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioak erasaten ez dien datu guztiak ere behin betiko onartuta izango dira.

Zerga egutegi iragarki hau ere kobrantza iragarki funtzioa beteko du, eta kobrantza honela egingo da:

a) Ordainlekuak: Udal webgunearen bitartez www.donostia.eus (On line ordainketa).
b) Kutxa automatikoen bitartez, halako zerbitzua duten kreditu erakundeetan.
c) Banku eta aurrezki kutxetako bulegoak, etxera bidalitako ordainagiri osoa aurkeztuta.
d) Banku bitartez helbideratuta.

Helbideratutako ordainagiriak kobratuko dira borondatezko epearen azken egunean, eta web orriaren bitartez kontsultatu ahal izango dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko jakinarazpenak posta arruntez bidaliko ditugu zergadunek adierazitako zerga helbideetara.

Ohartarazten dugu borondatez ordaintzeko epea amaitzerakoan hasiko dela ordaindu gabeko zorrak behartze bidez kobratzeko aldia, arauzko gainkargak, berandutze interesak eta, halakorik egonez gero, kostak ere gehituta.

2021/06/01-an argitaratua