Tradizioa, kultura, gastronomia, argiak, Gabon-kantak, atrakzioak… Gabonek beste dimentsio bat hartzen dute gure hirian.
Erdialdeko Europako Gabonetako azoketan oinarrituta, Gabonetako Azoka honek aurreko edizioaren lekukoa hartuko du, baina eskaintza komertziala, aisiarako guneak, jardueren programa, etab. zabalduko ditu, eta ezinbestekoa bihurtuko da, bai donostiarrentzat, bai atzerritarrentzat. Alkateordetzak bultzatuta, Donostia Sustapenaren bidez, Gabonetako Azoka finkatuz doa, eta iaz bertaratuen kopuruak, salmentek eta turismo-sustapenak izan zuten arrakasta handitu nahi du.