Maitena Monroyk Autodefentsa Feminista liburua aurkeztu du Donostian

Emakumeen Etxean izan da liburuaren aurkezpena

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Pasa den otsailaren 29an, osteguna, Maitena Monroy idazlearen Autodefensa Feminista: Más allá de aprender a decir no liburua aurkeztu du Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo kaleko egoitzan.

Aurkezpena Donostiako Berdintasun Sailak antolatu du, Emakumeen Etxeko Elkartearen laguntzarekin.

Maitena Monroy Romero, idazlea izateaz gain Fisioterapian diplomatua eta Genero indarkerian aditua da. Feminismo, Genero Indarkeria eta Emakumeen inguruko hainbat hitzalditan hartu du parte. Horrezgain, hainbat artikulu ere publikatu ditu Feminismoaren inguruan komunikabide ezberdinetan eta gaiari buruzko beste hainbat esku liburu ere publikatu ditu.


Eguna: Otsailak 29 (Osteguna)
Ordua: 18:30
Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea (Okendo,9)
Hizkuntza: Gazteleraz

2024/02/06-an argitaratua