SS-Gipuzkoa Film Commission-ak berriro ekin dio jarduteari filmaketen berraktibazioarekin

"Ilargi Guztiak" izan da pandemiaren ostean grabatutako lehen film luzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publizitate iragarkien filmaketak pixkanaka itzultzen ari dira normaltasunera, Gipuzkoan burutzen diren filmaketa guztiei zerbitzua ematen dien San Sebastian- Gipuzkoa Film Comission bulego teknikoaren laguntzarekin. Pelikula batek, ‘Ilargi guztiak’, jada lortu du filmaketa amaitzea eta beste proiektu batzuek, hala nola ‘El internado: las cumbres’ telesailak, grabaketei berrekin diete Gipuzkoako hainbat kokalekutan, betiere filmaketetara egokitutako prebentzio eta higiene neurriak barne dituen Ministerio Aginduan ezarritako segurtasun neurriak zorrozki errespetatuta.

Sustapen Ekonomikorako zinegotziak, Enrique Ramosek, esan zuen: “sektorea berriro abian jartzea, normaltasun berri deritzoten hori berrestea, garrantzitsua da geroz eta sarriago erabiltzen baita Donostia eta Gipuzkoa osoa ikus entzunezko produkzioetarako plato gisa, eta bultzada hori aprobetxatu behar dugu. Enpresa askok, gehienak bertakoak, onura ateratzen diote produkzio hauei, turismoaren aldetik dakarten erakargarritasunarekin batera. Egia da hilabete batzuk galdu ditugula pandemia dela eta, baina argi dugu sustatu eta sostengatu beharreko industria dela, gure hiriari eta lurralde osoari abantaila garrantzitsuak ekartzen baitizkio. Datu gisa aipa daiteke, pasa den urtean, produkzio hauek 10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu zutela Gipuzkoan”.

Konfinamenduan zehar errodajerik egon ez den arren, hainbat agenterekin koordinatzen aritu dira, errodajeekin berriro hasteko beharrezkoak diren osasun segurtasuneko protokoloak lantzeko. Halaber, ikus-entzunezko sektorean interesgarriak diren hainbat gairi buruzko online saioak eman dituzte.

Pandemiaren osteko lehen filma grabatu da


San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-etik jada abian jarri dituzte jarduerari berrekingo dioten produkzioei zein proiektuak orain hasten ari diren eta egoera berrira egokitu behar duten produkzio berriei arreta emateko tresna guztiak.

Berriz ere martxan jarri eta amaitu den lehen filmaketa “Ilargi Guztiak. Todas las lunas” pelikularena izan da. Honela, hau izan da berrogeialdiaren ondoren estatu osoan amaitu den lehen filma. Berraktibatu egin den beste filmaketa bat izan da ‘El Internado: las Cumbres’ telesailarena. Filmaketa martxoaren hasieran jarri zen abian, ekainaren amaieran ekin diote berriro eta abuztuaren amaierara arte luzatuko da Gipuzkoako hainbat udalerritan, besteak beste Donostian.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/07/03-an argitaratua