Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Izena emateko epea zabalik izango da otsailaren 2ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin lankidetzan jarraitzen du. Horri esker, urtean bitan antolatzen ditu gremio horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak. Ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak (otsailetik ekainera) 60 euroan, eta otsailean hasiko direnen izen-ematea otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.

Bezero euskaldunak arreta hobea izatea dute helburu eta horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira:
  • AEK
  • Ilazki
  • Hitzez
  • Legazpi 6
  • Urrats
  • Urumea

Maila ezberdinak

  • I Modulua
    • Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
  • Jarraipen moduluak
    • Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago jakiteko, sartu hurrengo webgunean.

Izen-ematea


Izen-emateak Urtarrilaren 21etik otsailaren 2ra bitartean izango dira, hurrengo bi moduetan:

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/21-an argitaratua