Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak

Bretxa, Tamaina handiko hondakinak, Ikastetxeak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bretxa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Baika Mercados SL emakidadunaren arteko Bretxako Merkatuaren emakida kontratuaren aldaketa. Horren bidez:
  • Emakidaren epea 7 hilabetez luzatuko da, eta, beraz, kontratua 2049ko martxoaren 3an amaituko da. Birgaitze lanak 16 hilabetez (2019ko uztailaren 30etik 2020ko abenduaren 1era) geldirik egon zirelako egiten da luzapena .
  • Emakidadunak Arrandegi eraikinean egin beharreko obrak zabaldu egingo dira, obra horiei Osasun Zentrorako eta instalazioetarako espazioak gaitzeko lanak gehituz. Osasun Zentroa (anbulatorioa) gaitzeko obrak egikaritze proiektuaren dagokion fasean zehaztuko dira.
  • Baietsi egiten da ordainsari profesionalak ordaintzeko emakidadunak egindako eskaera, oinarrizko proiektuak aldatzeagatik eta egitura gauzatzeagatik: 143.286 euro.
  • Baika Mercados SLren alde 5.011.018 euroko guztizko gastua baimendu eta xedatu da, emakida-kontratuaren aldaketatik eratorritako zehaztapen ekonomikoen kontzeptuan eta onartutako proiektuen aldaketa idazteko kostuen kontzeptuan, honela banakatuta:
      • Osasun Zentroa gaitzeko obra gauzatzea: 3.383.346 euro
      • Proiektuak idazteko, obrak zuzentzeko eta horiei lotutako beste gastu batzuetarako ordainsariak: 731.293 euro
      • Hotza eta beroa sortzeko instalazio komunak: 394.604 euro
      • Markesina berriaren alternatiben azterketa: 55.744 euro
      • Proiektuaren integrazioa kudeatzeko gastuak: 302.742 euro
      • Onartutako proiektuak aldatzea: 143.286 euro

Tamaina handiko hondakinak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Emaus Gipuzkoa SLUri esleitzea Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoen eremuan tamaina handiko hondakinak eta TEEH hondakinak biltzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko eta baloratzeko kontratua, enplegu zentro berezietarako eta laneratzeko enpresetarako gordeta dagoena. Aurrekontua 178.814 eurokoa da eta urtebeteko iraupena du. Luzapenak 3 izan ditzake, bakoitza urtebetekoa.

Ikastetxeak


Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko ikastetxeekin zerikusia duten hainbat gai onartu ditu:

Alde batetik, Amara Berri Loiola Ikastetxeko estalkia konpontzeko eta patioa berrantolatzeko proiektuaren I. faseko obrak kontratatzeko espedientea onartu da, 428.568 euroko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko egikaritze epearekin.

Halaber, onartu da hurrengo enpresei 17 udal eraikinetan fluoreszentzia ordezteko eta LED argiztapena instalatzeko obrak gauzatzeko kontratua esleitzea: Servicios Integrales de Gestión y Mantenimiento SA (1, 7 eta 13 loteak), Asistencia energética eléctrica SL (2, 3, 4 eta 12 loteak) eta Loyola Norte SA (5, 6, 8, 9, 10, 11, 14, 15, 16 eta 17 loteak).

Azkenik, Gobernu Batzordeak onartu du Aragonesa de Carpas SL- Eskaintza Integratzailea- enpresari esleitzea irakaskuntza eraikinetan (Aitor Konkorrenea LHI - Zuhaizti Aldakonea LHI) karpak erosteko eta instalatzeko kontratua, 97.901 euroko aurrekontuarekin eta 3 asteko egikaritze-epearekin.

Azkenik, Donostiako Zuhaizti Aldakonea ikastetxean dagoen gas naturalarekiko paraleloan beroa ekoizteko biomasa instalazio bat egiteko proiektua onartu da, 6 hilabeteko egikaritze epearekin eta 266.630 euroko lizitazio aurrekontuarekin. Horrela, CO2 isuriak aurreztea aurreikusten da: 41.088 kg CO2/urte.

2022/04/12-an argitaratua