Donostiarren 10.000 bozek aukeratu dute 2018ko udal egutegia

96 pertsonek hartu dute parte eta 131 irudi jaso dira lehiaketan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak baditu 2018ko udal egutegia osatuko duten 13 argazkiak (12 hilabeteetakoak eta azala) . 10.000 bozek hautatu dituzte, epaimahaiak aukeratutako 40en artean, irudi irabazleak. 96 pertsonek (45 emakume eta 51 gizon) hartu dute parte ekimen honetan eta 131 irudi jaso dira donostia.eus webgunearen bitartez.

Lehengo aldia da Udalak egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat antolatzen duela.

Lehiaketaren gaia honako hau izan da: “#DonostiaBiziDut. Pertsona bakoitzak bere erara bizi du hiria. Zein da zurea?”

Urriaren 17tik azaroaren 10era hiritarrek boza eman dute udal webgunean, udal sare sozialetan eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan eta honela aukeratu dira 40 argazkietatik 13 irabazleak

Hauek dira irabazleen izenak eta beraien argazkiek jasotako boto kopurua:
  • Gonzalo Retana 1384 boto
  • Jose María Martínez Pena 802 boto
  • Pablo Rodriguez Anido 763 boto
  • Josetxo Amundarain Onsari 640 boto
  • Antonio Machain Casado 617 boto
  • Ekaitz Fernández Lopetegui 563 boto
  • Natalia Alvarez Muniain 543 boto
  • Iñigo Aranguren Osinaga 492 boto
  • Iraitz Etxeberria Agote 491 boto
  • Nora Urreizti Aldalur 475 boto
  • Manuel Matute Royo 470 boto
  • Oscar Casal Pejenaute 428 boto
  • Josu Ramos Gamboa 367 boto

Egutegian argazkien egileak aipatuko dira eta, inprimatuta dagoenean, herritarrei banatuko zaie, urtero bezala, abenduaren bukaeran.

Aukeratutako 13 argazkiak galeria honetan ikusteko aukera duzu

2017/11/15-an argitaratua