Donostiako Udal Gobernuak asfaltatze kanpaina bat onartu du 1,7 milioi euroren balioaz

Tolosa hiribidea asfaltzeko lanak datozen egunetan hasiko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udal Gobernuak errepidea asfaltatu eta zuloak konpontzeko lau lote onartuko ditu, hiriko hainbat lekutan egiteko lanak, 1.667.190 euroren balioaz.

Marisol Garmendia Gune Publikoetako zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “kontratazio legea onartu ostean arazoak eta atzerapenak konpondu ondoren, lehiaketara atera ditugu lau lote, nabarmen hobetuko dutenak hiriko hainbat kaletako asfaltoa, aspalditik konponketa behar zutenak, egia esatera. Horietako bat Tolosa hiribidea da, bus erreia bereziki, egunero autobus ugarik erabiltzen dutenez asfaltoa hondatuta duena”.

Garmendiak erantsi duenez, “berehala hasiko gara Tolosa hiribidearen asfaltoa berritzen; 500 m errepide, bi fasetan. Fase bakoitzeko lanek 3 aste iraungo dute, eta obrak datozen egunetan hasiko dira”.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/10/15-an argitaratua