Donostia, Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaikoak, Artikutzaren birnaturalizazioa, Donostiatruk Altzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urriaren 24an Klima Aldaketaren Nazioarteko Eguna da eta Udalak bere ibilbide-orria du klima aldaketari aurre egiteko. Besteak beste, aipatzekoak dira:
  • Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza jendaurrean jartzeko fasea
  • Autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaikoak, berriki sustatu direnak: Jakintza ikastola (Heriz), Ondarretako eta Uliako aterpetxeak, Lauhaizetako haztegiak eta parke mugikorra.

2020an, plan honen lau sektore estrategikoetan lan egiten jarraitu dugu. Adibidez,
  • Mugikortasunaren eremuan ondorio kaltegarriak arintzeko eta horietara egokitzeko, Kontxako bidegorria zabaltzea bultzatu dugu, ibilgailuen bi norabideetarako errei bakarrera murriztearekin batera;
  • Lurraldearen eremuan, Artikutza birnaturalizatu egin dugu urtegia hustu ondoren, landaredia, arrain-fauna eta urlehortarrak kontserbatzeko eta hobetzeko ekintza zehatzekin,
  • Martuteneko zubiaren eta poligonoaren artean Urumeako ibilgua zabaltzeko lanak ere kontuan hartu beharrekoak dira, uholdeak saihestea helburua dutenak.

Zertan ari gara?


Aurten, Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiatrukaren edizio berri bat egingo da. Bigarren eskuko azoka Altza auzoan egingo da, Harria parkean, hain zuzen ere. Larunbatean, urriaren 24ean izango da 10:00etatik 14:00etara.

Aurtengo martxoan, Larrialdi Klimatikoaren Adierazpena onartu zen, klima-aldaketari aurre egiteko jarduketa sorta batekin. Hala, 2019ko irailaren 26ko Osoko Bilkurak, Donostiako Udalak, ahalik eta adostasun handiena duten herritarren eta talde politikoen ekarpenak bilduko dituen Klima Larrialdietako Adierazpena onartzeko konpromisoa hartu zuen, baita ahalik eta lasterren zabaldu eta ezartzekoa ere.

Energiaren esparrua ere bereziki garrantzitsua da klima-aldaketari dagokionez. Horrela, Udalak Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Udal Ordenantzaren berrikuspena bultzatu du, energia aurrezteko eta iturri berriztagarrietatik sortutako energiak sustatzeko. Une honetan ordenantza jendaurrean ikusgai dago, Tokiko Gobernu-batzarrak hasierako onespena eman ondoren.

2018an, partaidetza-lan handi baten ondoren, Klima Donostia 2050 (Klima DSS 2050) estrategia argitaratu zen, klima-aldaketari aurre egiteko ibilbide-orria eguneratu zuena.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/23-an argitaratua