Donostiak biztanleko duen desfibriladore kopuruak Estatuko batez bestekoa hirukoizten du

Udalak bihotz-biriketako bizkortze tailerrak emango ditu Jubilatuen Etxeetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak 144 desfibriladore ditu, hau da, 0,77 DEA (Kanpoko Desfibriladore Automatikoak) 1.000 biztanleko, Estatuko batez bestekoaren hirukoitza.

Marisol Garmendia Osasun Publikoko zinegotziak azpimarratu duenez, "Gure hiriak DEA sare ona du, udal zentro publiko gehienetan, kiroldegietan, kultur etxeetan eta abarretan banatua. Aparatu horiek funtsezkoak dira bihotz-biriketako geldialdiei aurre egiteko eta, horrela, pairatzen dituztenen bizitza salbatu ahal izateko".

Espainian, 1.000 biztanleko 0,26 desfibriladore daude Espainiako Kardiologia Elkartearen arabera (Frantziak 1,85 ditu 1.000 biztanleko, Erresuma Batuak 1,29 eta Alemaniak 1,1). Munduko rankinga Japoniak du, 1.000 biztanleko 2,5 DEA-rekin)

Bihotz-biriketako bizkortze-tailerrak


Osasun Publikoko Sailak bihotz-biriketako bizkortze tailer batzuk jarri ditu abian erretirodunentzako, DBHko 4. mailako ikasleekin antzeko tailerrak arrakastaz egin ondoren.

Bihotz-biriketako bizkortze-teknikak irakastea da helburua, bihotz-gelditze baten aurrean jarduteko gai izan daitezen, 112 telefono-zenbakira joan aurretik.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/09/16-an argitaratua