Ricardo Ugarteren 'Estela' eskultura zaharberrituko du Udalak

Zaharberritze lanak bihar, osteguna, hasiko dira eta 2,5 asteko iraupena izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bihar ekainaren 18a, osteguna, hasiko da Amara auzoko Mendeurrenaren Plazan dagoen Ricardo Ugarteren eskulturen zaharberritzea.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, "Lan hauek bat egiten dute “Estela” jarri zeneko 50. urteurrenarekin, eta Estela prest jartzea suposatzen dute, denboraren iragaitearen arrastoak, klimatologia eta beste elementu batzuk kenduz. Operazioa Ricardo Ugarte pasaitarrarekin batera egiten da ".

Talleres Martutene enpresa arduratuko da lanez, eta 2,5 asteko iraupena izango dute hurrengo lanek:
  • Beharrezkoa den aldamioa jarriko da
  • Eskultura urez zurrustatuko da, oxidazio handiena duten eremuak bereziki azpimarratuz
  • Zulatutako zatiak berreraikiko dira, material bereko xaflak soldatuz haien gainean.
  • Azkenik Estela osorik margotuko da jatorrizkoaren kolore berberekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/17-an argitaratua