Udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko da urriaren 24an NBEren 75. urteurrena ospatzeko

Herrien arteko elkarrizketa babestu nahi du Udalak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbatean, urriak 24, NBEren 75. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko fatxada urdinez argiztatuko da. Horrela, gogora ekarri nahi da 75 urte hauetan herrien arteko elkarrizketa funtsezkoa izan dela aurrera egiteko, besteak beste:
  • Giza eskubideetan
  • Hezkuntza unibertsalean
  • Pobreziaren aurkako borrokan
  • Genero-berdintasunean

Ildo horretan, Udalak konpromiso berritua erakutsi du pertsona guztien eta gure planetaren ongizatearekin, Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren 2030 Agendarekin eta nazioen arteko lankidetza eta elkartasunarekin.

Kanpainak #ONU75 traola erailiko du

Efemeridea


1954ko urriaren 24an, 50 estatuk Nazio Batuen Gutuna sinatu zuten, arazo partekatuei irtenbide komunak eskaintzen saiatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/23-an argitaratua