Martxoaren 8aren bueltan jarduera ugari antolatu ditu Udalak hainbat elkarteekin

Hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak, tailerrak, erakusketak eta haurrentzako ekitaldiak egongo dira auzo ezberdinetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren Martxoaren 8ko kanpainaren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte Donostiako Udalak eta hiriko hainbat elkarteek.

Aurtengo kartela Emakumeen greba feministan oinarrituta dago eta Concetta Probanza artistaren lana izan da.

Askotariko jarduerak


Martxoaren 2an emango diote hasiera hainbat Kultur Etxetan jarduera eta ekimen desberdinekin. Hirian egingo diren beste ekintzak biltzen dituen egitarau bat jaso dugu. Hala nola, filmak, autodefentsa feminista tailerrak, hiriko “Haurtxoko eta Gazteleku” sareko ekitaldiak, etab. izango ditugu.

Emakumeen elkarteek eta mugimendu feministako elkarteek, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Donostiako Haurtxokoek eta Gaztelekuek, eta Donostia Kulturak antolatutako jarduera guztiak Berdintasun Saileko Webgunean aurkitu daiteken eskuorri batean bildu dira.

Egitaraua Martxoak 8

Manifestazioa

Denon Bizitzak Erdigunean jarrita, Donostiako Asanblada Feministak deitutako martxoak 8ko mobilizazioa Antiguoko tuneletik aterako da 18:30ean. 17:30ean Emakumeen Etxeko Blokearekin bat egin dezakezu elkarrekin joateko.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/03/01-an argitaratua