Kontsulta publikoa: zarata eta bibrazioen udal ordenantza berriaren proposamena

Ekarpen epe amaiera: 2019/02/27

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Zarata eta Bibrazioen Ordenantza berriarekin, erantzuna eman nahi diogu gizartean den sentsibilitate bati, honakoa defendatzen duen sentsibilitate bati, hain zuzen: ikuspuntu akustikotik lasai egoteko, atseden hartzeko eta ongi izateko bidea ematen duen hiri-ingurumenaz gozatzeko eskubidea bermatu behar da. Eta, horretaz gain, gaur egungo ordenantza egokitu nahi dugu, 2000 urtean onartu zenetik zarata eta bibrazioen arloko arauetan izan diren aldaketekin bat etor dadin

Ordenantzak honako helburuak ditu: ingurumena zaratatik eta bibrazioetatik babesteko eta haren kalitatea hobetzeko behar diren mugak eta zehaztapen teknikoak ezartzea ‒zarata eta bibrazio horiek kanpoan sortuak izan nahiz barruan sortuak izan‒, eta jarduerek behar duten isolatze akustikoen ezaugarri espezifikoak arautzea, jarduera horietatik eta haien makinen eta instalazioen funtzionamendutik eratorritako soinu transmitituaren isolamendua ere kontuan hartuta  

Udalerrian den kutsadura akustikoak hainbat jatorri du, oso iturri desberdinetatik dator. Horregatik, kutsadura hori murriztu nahi denean, ekintzek ere mota askotakoak izan behar dute, espezifikoak egoera bakoitzerako.

2000. urteaz geroztik indarrean dagoen Zarataren Ordenantza tresna egokia izan da, hasieratik bertatik eta garatuz joan den urteetan, zarata kontrolatzeko eta haren kontrako beharrezko neurriak aplikatzeko. Hori dela-eta, oraingo arauetara egokitzea eta moldatzea kutsadura akustikoa prebenitu eta murrizteko modurik eraginkorrena dela jotzen dugu.  



 

2019/02/13-an argitaratua