“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIV. Ekitaldia” parte hartzeko epea zabalik

Aurtengo ekitaldian, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 14. ekitaldian” parte hartzera. Aurtengo ekitaldian, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz 1. artikulu garrantzitsuaren eta funtsezkoaren inguruko ideiak adieraz ditzaten. Artikulu honen helburua baita pertsona guztien eskubideak eta oinarrizko askatasun guztiak osorik eta berdintasunez gozatzen ditugula ziurtatzea eta horretarako babesa ematea.

Modu horretan, Donostiako Udalak ikastetxeei, haurtxokoei, gaztelekuei eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.

Parte-hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatzen dira eta bakoitzean lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke.
  • 6-8 urte
  • 9-12 urte
  • 13-15 urte
  • 16-18 urte

Lanak aurkezteko epea, 2018ko urtarrilaren 29an bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:

Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia

Lan guztiak ikusgai egongo dira 2018ko apirilaren 16tik 30era, Victoria Eugenia antzokiko erakusketa aretoan, Okendo plazan.

Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazleak nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen web gunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak

Sariak, 2018ko apirilaren 29an banatuko dira, Donostiako Udaleko Pleno aretoan.

Gainera, "Bazen behin irudi bat..." liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.

Oinarriak

2017/10/23-an argitaratua