Illunbeko sarreren eta ospitaleen saihesbidearen proiektuak onartuta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Ezkuzaitzeta, Kontadores, aglomeratu kanpaina, Txomin Enea, Autokarabanen kanpina,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak segidako proiektuak onartu ditu: Illunbeko sarrera berriak eta ospitaletako saihesbidea egiteko proiektuak. Bi proiektu horiek Sestra Ingenieria y Arquitectura enpresak idatzi ditu eta Larrain S.L. eta Loiola Inmobiliaria S.L. sozietateek egin beharko dituzte, hain zuzen ere Illunberen besterentzea egiteko lehiaketan esleipendun izan ziren sozietateek.

Illunbeko sarrera berrien proiektuak 2.912.846,93 euroko aurrekontua du (BEZ-a kanpo), eta aldiz, ospitaleen saihesbidearen proiektuak 1.243.430,01 euroko aurrekontua du. Bi proiektu horien garapena Illunberen besterentzearen esleipenaren oinarrietan ezartzen zen.

Ezkuzaitzeta


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Zardoya Otis S.A enpresari baimena ematea Ezkuzaitzeta industrialdean eraikina egiteko. Eta eraikin hori izango da enpresak industrialdean bere jarduera aurrera eramateko izango duen egoitza.

Kontadores


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontadores Gazte Zentroko zerbitzuak emateko kontratuaren aldaketa, eta era berean, kontratu hori beste urtebetez luzatzea Artaziak Arte-Hezkuntza Ekimenak S.C. enpresari.

Kontraturen iraupen-epea segidakoa izango da: 2017ko irailaren 10etik, 2018ko ekainaren 30era. Eta, gainera, 13.765,33 eurotan handituko da, izan ere, Kontadores Zentroko hainbat helburu lortzeko beharrezkoak diren orduak handitu behar direlako. Gazteria Zerbitzua indartuz. Horrenbestez, 2017-2018 ikasturterako kontratuaren prezioa 122.333,30 eurokoa (BEZ-a barne) izango da.

Aglomeratua


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du ORSA S.L. enpresari esleitzea 2017 aglomeratu kanpainaren obrak. Lan horiek 9 astetan egin behar dira eta prezioa 639.040,57 eurokoa da.

Txomin Enea


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Loiolako Antzieta pasealekuan, Kuarteletako zubiaren eta Txominenearen arten bizikidetza espaloia egiteko bideragarritasun eta azterketa proiektua egitea. Proiektua Girder Ingenieros S.L enpresak idatzi du, 595.487,52 euroko aurrekontua du eta, horri esker, oinezkoentzako ibilibidea erosoa izango da Loiola eta Txominenea berriaren artean.

Lotura egungo espaloitik egingo da. Horretarako 4,2 metro zabaleran izango duen espaloia egingo da. Eta, bertan, bizikletentzako zabaleran 2 metro izango dituen bidea egingo da, eta beste 2,2 metro oinezkoentzat izango dira. Halaber, argiteria, horniketa eta beste hainbat zerbitzu berrituko dira.

Autokarabanen kanpina Oriamendi eremuan


Gobernu Batzordeak onartu du. lurzoru urbaniza ezinean, Oriamendi eremuan, autokarabana kanpina ezartzeko plan berezia eta dagokion ingurumen azterlan estrategikoa.

Plan berezi honen helburu nagusia da Oriamendi aldean, Goiaztxiki bidean, karabanak eta autokarabanak hartuko dituen kanpina ezartzea. Hau da, jarduera berri honek eskatzen dituen erabilera berriak ezartzeko lehendik dauden eraikinak erabiltzea, y erabilera horiek oraingo lorezaintza zentroko erabilerarekin bateragarri egiteko aukera baliatzea.

Proposamenenean, aire zabaleko 132 partzela inguru aurreikusi dira. Ibilgailuentzako bide asfaltatuak eta tamaina handiko partzelak planteatu dira. Partzela horiek landare-elementuez –heskaiak, esaterako– bereiziko dira, erabiltzaileen pribatutasuna bermatzeko. Partzela bakoitzak, alde batetik, eremu asfaltatua izango du karabana edo autokarabana uzteko; eta bestetik, lorategi itxurako eremua, mahaia, etzaulkiak eta abar ipintzeko eta egonaldiaz gozatzeko.

Bigarren kategoriako kanpin honetan honako instalazioak izango ditu: harrera-gunea, higiene zerbitzuak (konketak 1/32, dutxak 1/36 eta komunak 1/20), botikina eta lehen sorospenerako gela, gauza baliotsuen zaintza-gunea, arropa-garbilekuak eta harraskak, supermerkatu zerbitzua edo saltzeko makinak, taberna edo saltzeko makinak eta aisia-gela bat (tabernak ordezka lezake)

Dirulaguntzak


Gobernu Batzordeak 344.929,68€-tako diru-laguntza emango die hainbat entitate eta elkarteei. (informazio zehatza eranskinean)
  • 35.981,06€ auzo elkarteentzako eta bigarren graduko lurralde entitateentzako beren ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuak eta material inbentariagarria ordaintzeko.
  • 284.600€-tako diru-laguntza hainbat erakundek garatzen dituzten programak gauzatu ahal izateko.
  • 24.348,62€ ingurumenaren alorrean bere jarduera garatzen duten elkarteei.

2017/07/26-an argitaratua