Maiatzak 15: kirol proben eraginak

Boulevarda itxita egongo da Itzulia Women eta Enpresen Lasterketengatik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren maiatzaren 15ean, igandean, hainbat kirol proba egingo dira hirian: ‘Itzulia Women Klasikoa’ izeneko txirrindularitza lehiaketa, Enpresen Lasterketa eta Real Sociedad-en partida. Hau dela eta, nagusiki Erdialde, Gros, Antigua eta Amaran eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Hauek guztiek eragin zuzena izango dute garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Eragina

Larunbat honetan, maiatzaren 14an, 19:00etatik 22:00ak arte eta maiatzaren 15eko 6:30etik 17:00ak arte Boulevard zumardia guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat, taxi eta autobus geltokiak barne, Legazpi kaletik Hernani kaleraino.

Igandean ere, 07:00etatik Colon pasealekutik, Boulevard, Hernani, Andia kalea eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko den eremua ere itxi egingo dira. Itxiera hau 17:00etara mantenduko da.

Bestalde, 09:45etatik 11:30era trafikoarentzat itxita egongo dira: Kursaal zubia - Zurriola hiribidea – Colón pasealekua - JM. Barandiaran - Luis Peña Santiago - Salamanca pasealekua - Soraluze - Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo - Zubieta - Mirakontxa - Satrustegi - Zumalakarregi - Cristina Infanta - Kontxa pasealekua.

Pasealeku Berria: trafikoari itxita egongo da, gutxi gorabehera, 16:00ak arte. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da Aquariumera arte.

Autoek, maiatzaren 14tik, ezingo dute bertan aparkatu


Igeldo: maiatzaren 15ean, igandean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek eta Donostiako erdialdekoek trafiko mozketak jasango dituzte.

Zehazki, trafikoa moztuta egongo da Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan, 12:00etatik 13:30era, goranzko norabidean eta 12:30etik 13:30era, beheranzkoan.

Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.


Itzulia Women Klasikoa

Emakumezkoen lasterketa Boulevard zumarditik irtengo da 09:15ean eta helmuga 13:30ak aldera izango da.

Txirrindulariak Añorgarantz abiatuko dira eta Usurbil, Orio, Hernani, Astigarraga, Oiartzun, Errenteria, Hondarribia eta Irunetik igaro ondoren, Pasai Antxotik Donostian sartuko da 12:30ak aldera. Lehenengo korrikalariak 13:10ak aldera Boulevardera iristea aurreikusten da.

08:45etik 09:45era Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Urbieta, San Martin Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Urbieta, San Martin, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera.


Enpresen Lasterketa

Igande honetan egingo den Enpresen lasterketa goizeko 10:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik eta 11:30ean amaituko da leku berean.

09:45etatik 11:30era lasterketaren ibilbidea trafikoarentzat itxita egongo da. Hala ere, korrikalariak ibilbideko kaleetatik igaro ahala, pixkanaka zirkulaziora irekiko da.

Ibilbidea:Alderdi Eder - Hernani - Boulevard - Kursaal zubia - Zurriola hiribidea – Colón pasealekua – Lapurdi plaza – Zurriola hiribidea - JM. Barandiaran - Luis Peña Santiago - Aita Claret plaza (espaloitik) - Zurriola - Kursaal – Salamanca pasealekua - Soraluze – Abuztuaren 31 - Nagusia - Hernani - Andia - Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo - Zubieta - Mirakontxa - Satrustegi - Zumalakarregi - Brunet - Cristina Infanta - Satrustegi - Mirakontxa - Clara Campoamor plaza – Kontxa pasealekua - Alderdi Eder (Helmuga)

TAO

TAO 1-1 sektoreko aparkaleku-bereizgarria duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, maiatzaren 13tik 16ra, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

Erlazionatutako dokumentuak

2022/05/12-an argitaratua