Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Era berean, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abiarazi du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Dbusen ordutegi berriei buruzko Informazio osoa (pdf)


“Elkartzen duten lineak” kanpaina




Era berean, udako hilabete horietarako, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abian jarriko du, garraio publikoa sustatzeko, egunetik egunera ehuntzen diren eta Dbuseko autobus lineekin elkartzen gaituzten linea ikusezinak agerian jarriz.

Dbuseko lineak, askotan, nabaritzen ez diren lineak dira, baina egunez eta gauez, udan eta neguan, gure eguneroko bizitzarekin, gure zaletasunekin, gure inguruneko pertsonekin eta gure egunerokoarekin elkartzen gaituzte. Dbus sarea 41 lineak eta 134 autobusek osatuta dago, eta sare horrek lortzen du urtero 180.000 pertsona inguruk elkarrekin lotuago sentitzea eta Donostiak eskaini ahal dienetik hurbilago ere bai.

Grafiko fresko eta koloretsu batekin, kanpaina hainbat historiaren ingurukoa da, eta euskarri askotan dago presente: alde batetik, geltokietako markesinetan kartel batzuk ikusi daitezke, non benetako erabiltzaileen profilak eta erabiltzaile horiek Donostiatik mugitzeko erabili ohi dituzten autobus lineak agertzen diren. Autobusen barruan ere binilo batzuk jarri dira, erabiltzaileak beren helmugekin elkartzen dituzten hainbat historiarekin.

Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den. Horrez gain, lehiaketa eta zozketa txikiak antolatuko dira.

2019/06/17-an argitaratua