Donostia, langabezia gutxien duen euskal hiriburua

Azken urteko datuen arabera, langabezia-tasa %8koa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiak 2018. urtearen amaieran euskal hiriburuen artean langabezia-tasarik baxuena izan du; hots, %8koa, Bilboko %14,3aren eta Gasteizko %11,2aren aurrean. Modu horretan, langabeen kopuruaren jaitsiera finkatu da, azken bost urteetan %28,8koa izanik. Gainera, Gipuzkoako hiriburuan Gizarte Segurantzako afiliazioek igoera garrantzitsua izan dute; hau da, %10,5ekoa.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “Zinegotzi honen azken lau urteko ibilbidean, konpromisoa hartu du DonostiaUP! plana bezalako proiektuak sustatzeko, lan-merkatua dinamizatzera bideratutako neurri ugarirekin. Gainera, zuzkidura ekonomiko garrantzitsua izan du eta emaitza oso positiboak; hots, urtero 1.000 lanpostu inguru. Gure hirian enpleguak izandako bilakaeraren datuen arabera, argi dago sustatuko politikak bat datozela langabeziaren tasan izandako murrizketarekin".

Xehetasunak
  • 2018. urtean, 7.678 langabe gutxiago izan dira, 2008aren antzera.
  • Azken bost urteetan, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua %10,5 gehitu da Donostian; hau da, 2014ko 106.659 langiletik 117.842 langilera iritsi da 2018. urtearen amaieran
  • Azken bost urteetan, gizarte-segurantzara afiliatutakoen kopurua %10 gehitu da.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/31-an argitaratua