Aldizkako mozketak, Kontxa pasealekuan eta hondartzan, uztailaren 23an

8:00etatik 12:30ak arte, Atlético San Sebastián aurrean dauden toldoak ezingo dira erabili

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren asteazkenean, uztailaren 23an, Woody Allen zinemagile estatubatuarraren filmatzea izango da, Kontxako pasealekuan eta hondartzan, zehazki, Atlético San Sebastián-etik hurbilen dagoen eremuan. Hori dela eta, ibilgailu eta oinezkoentzat aldizkako mozketak egongo dira.

8:00etatik 12:30ak arte, Atlético San Sebastián aurrean dagoen hondartza zati bat inguratuta egongo da eta ezin izango dira tarte horretan dauden 4 toldo-ilarak erabili. Dena den, ordezko pasabideak egongo dira eta hondartzaren gainerako guneez normaltasunez gozatu ahal izango da. (argazkia atxikitzen da)

Udalak toldoen erabiltzaileak ohartarazi ditu, egun horretan egongo den errodaje-planaren eta eragozpen puntual horren berri emanez.

Ibilgailuen trafikoa moztea


Aldizkako zirkulazio-etenaldiak egingo dira, 11:00etatik 19:00etara, Zubieta kalean eta Mirakontxa pasealekuan.

Oinezkoen trafikoa moztea


11:00etatik 19:00etara, filmatzearen une jakinetan eta grabaketaren arabera,  oinezkoen igarotzea eten ahal izango da hegalean, eskaileretan, hondartzan eta Kontxa pasealekuan. Mozketa hauek ez dira 3 edo 5 minutu baino luzeagoak izango eta betiere, Zubieta kaletik igarotzea bermatuko da.

Bai oinezkoentzat bai trafikoarentzat bertan egongo diren teknikariek beharrezko oharrak eta zirkulazio-aukerak eskainiko dituzte.

2019/07/22-an argitaratua