Kirol Ekintzak 2018/19 ikastaroetan aurretiko izen-ematea ekainaren 4an irekiko da

Aurretiko izen-emateak Donostia Kirolaren web orriaren bidez edo udal kiroldegietan aurkeztu ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostia Kirolaren Kirol Ekintzak 2018/19 Kirol Jardueretako Kanpainak 26.525 plaza eskainiko ditu datorren ikasturterako, 90 kirol ekintza mota baino gehiago eta 1.706 ikastaroak (hilekoak, hiruhilekoak eta urtekoak).


Jardueretako eskaintza


Programa berri honek 90 kirol jarduera mota baino gehiago hautatzeko aukera ematen du, bai igerilekuan (igeriketa, uretako gimnastika, ur fisioterapia...) baita aretoetan (pilates, mantentze gimnastika, ziklo-indoor, GAP, tai-chi, TRX, judoa, padela, jumpfit …) eta aire librean ere (piraguismoa, running, surfa…)

Kirol jarduera hauek adin guztietarako dira, igeriketa haur txikienetatik adineko pertsonetara, 65 + jarduerak, umeentzat zein helduentzako arte martzialak, latinzumba gazteentzat…

Izenemate prozesua


Ikastaro gehienetan plazen esleipena zozketaren bidez egingo da. Horretarako, interesatuta dauden pertsona guztiek aurretiko izenemate bat egin ahal izango dute ekainaren 4tik 12ra. Aurretiko izenemate hauek Internet-en bidez (www.donostiakirola.eus) egin ahal izango dira, baita aurrez aurre ere, Donostia Kirolak Anoetan dauzkan bulegoetan edo Bidebieta, Bentaberri, Egia, Etxadi, Intxaurrondo edo Zuhaizti kiroldegietan. Plazen zozketa ekainaren 25ean.

Izenemate orria



Partaidetza datuak


Bukatu berri den 2017/18 Kirol Ekintzak Kanpainan 18.000 pertsonek hartu zuten parte, azken urteetako gorako joerari. Azpimarratu behar da, kanpaina honetan partaideen %70a emakumeak direla.

Partaidetza handiena biltzen duten jarduerak Pilates (2.300 partaide) eta ziklo-indoor (1.870 partaide) dira. Adingabeko kasuan, lehen postuan 3-11 urte bitartekoei zuzendutako igeriketa kokatzen da (3.000 partaide). Era berean, aipatu behar da ere 65 urtetik gorakoei zuzendutako kirol jardueretan partaidetza (1.800 partaide)

2018/05/30-an argitaratua