Garapenerako lankidetzako dirulaguntza deialdiko ebazpenak onartu dira

Udalak, 900.000 € baino gehiago, Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako 25 proiektuetara bidaratu ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Lankidetzako deialdira 30 proiektu aurkeztu dira, 26 proiektu banaka aurkeztuak, 4 proiektu partzuergoan eta proiektu bat beste arlo batetara bideratuta izan da

Aurkeztutako 29 proiektuetatik,12 proiektuk jasoko dute diru laguntza; izan ere, eskura dagoen diru kopurua puntuazio gehien lortu duen erakundetik hasita banatu da aurrekontua agortu arte.

Entitate bakoitzak gehienez 70.000 €-ko zenbatekoa eska dezake. Banaka proiektu bakarra aurkeztu daiteke eta 50.000 euroko diru laguntza jaso dezake gehienez ere. Partzuergo eran aurkeztutako proiektuek 70.000 euroko diru laguntza jaso dezakete gehienez ere.

Babestutako 12 proiektu herrialde ezberdinetan gauzatuko dira: India(1), Palestina(2), Bolivia(2), Guatemala(2), Nikaragua(2), Kolonbia, Peru eta Ekuador.

Proiektu hauen bitartez lan eremu hauek lantzen dira, grafikoan azaltzen den moduan:Komunitatearen indartzea, Genero indarkeria errotik kentzea, Giza Eskubideak, Lurraren Defentsa, Elikadura Subiranotasuna eta Gizarte Ekonomia.








Sensibilizazio eta Gizarte Eraldaketarako Deialdia



Sentsibilizazio eta Gizarte Eraldaketarako deialdira 15 proiektu aurkeztu dira, baina horietatik 2 ez datoz bat diru laguntza deialdiarekin. Onartutako 13 proiektu hauetatik 7 banaka izan dira aurkeztuak eta 6 partzuergoan.

Behar den gutxieneko puntuazioa 13 proiektuek lortu dute, baina horietatik 11k soilik jasoko dute diru laguntza; izan ere, erabilgarri dagoen zenbatekoa puntuaziorik handiena lortu duen erakundetik hasita banatu da.

Deialdi honetan, erakunde bakoitzak 40.000 € eskatu ahal izan ditu gehienez, banaka zein partzuergoan. Banaka proiektu bakarra eta gehienez ere 20.000 euroko diru laguntza jaso dezake; eta partzuergoan ez da mugatzen aurkeztu daitezkeen proiektu kopurua, beti ere gehienez 30.000 eurokoa bada bakoitza.

Deialdi honetan aurkeztutako proiektuen esku-hartze arloei dagokionez, adierazi behar da denen ardatz direla, batez ere, giza eskubideen defentsa, modu zabalagoan zein modu espezifikoagoan (emakumeenak, gatazkan dauden herrialdeetan, bake prozesuetan oinarritutakoak, internazionalak,...) eta kontsumo kontziente eta arduratsua (bizimodu ona, ekonomia alternatibak, finantza etikoak, generoa, prozesu parte hartzaileen bitartez eragiten,...). Gainera, proiektu guztiekzeharka eta modu estrategikoan lantzen dute bai emakumeen ahalduntzea eta generoa, eta bai parte hartzea eta erakundeen indartzea eta sareko lana.




Erlazionatutako dokumentuak

2018/12/13-an argitaratua