Blas de Otero Plaza kultura arteko jolas parke bihurtuko da larunbatean

Arratsalde osoan, 21:00ak arte, Afrikako dantzak, Mongoliako borroka tradizionala, tribiala eta ginkana izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren larunbatean, hilak 26, Olatu Talka jaialdiaren barruan, topagune multikultural eta ludikoa bihurtuko da Egiako Blas de Otero plaza. 16:15etik 20:20ra, hainbat herrialde eta kontinentetako jolasak antolatu dira. Besteak beste, Mongolia, Txina, Honduras, Afrika, Brasil eta Euskal Herriko ohiturak ekarriko dituzte gogora jolasok. Horrez gainera, munduko txoko guztietako janaria eta edaria ere dastatu ahal izango da.

Jarduera horiek aste honetan Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna izan dela-eta antolatu dira. Hain zuzen, Udalak erakunde adierazpen bat onartu du horren harira, eta gogorarazi du, batez beste minuturo 24 pertsonak egin behar duela ihes beren bizilekutik, egunean 34.000 lagunek. Adierazpen horretan, Donostiako Udalak "harrera hiritzat" du bere burua, eta elkartasuna adierazten die beren bizilekuetatik alde egin beharrean diren pertsonei. Hori dela eta, hitzematen du, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat, errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko harrera planari eutsiko diola, eta hor zehaztuko dituela xede horretarako estrategiak eta programak, baita erakundeen eta gizarte antolakundeen arteko elkarlanerako esparruak ere.

Larunbateko dibertsio eta kulturartekotasun hitzordurako egitarau hau prestatu dute:

 16:15 Dragoi txinatarra eta Sambatuak batukada Cristina Enea parketik.

 16:30 - 19:30 Txikientzako chill out-a (ipuin kontalaria).

 16:30 - 18:00 Lurrean margotuz.

 16:30 - 19:30 Saharako haimma.

 16:30 - 20:00 “Ongi etorri, errefuxiatuak” erakusketa (SOS Arrazakeria).

äh 17:00 - 20:30 Helduentzako chill out-a (Katxinba eta Thailandiako masajearekin).

 17:00 - 18:00 Mongoliako borroka tradizionala.

 17:00 - 18:00 Mongoliako Shagai jolasak.

 17:00 - 18:00 Mongoliako Ping-ponga.

 17:00 - 19:00 Tornu tailerra, Honduras.

 17:00 - 17:45 Afrikako dantzak.

 17:00 - 19:00 Kaxoi flamenkoa eraikitzeko tailerra.

 17:00 - 18:30 Zure izena nire hizkuntzan, norberaren izena harrietan beste hizkuntza batzuetan idazteko tailerra.

 17:00 - 19:30 Ahoz aho, zu hizlari (10 hitzaldi, 10 minutu).

 17:30 Dragoi txinatarra eta Intxaur Txiki dantza taldea.

 17:30 Kulturarteko tribial jolasa.

 17:30 Elkarri ekarri, kulturarteko jolasa.

 17:50 - 18:35 Afrikako perkusio tailerra.

 18:00 Kulturarteko aulkien jolasa.

 18:00 Kulturarteko zapiaren jolasa.

 18:30 - 19:00 Hizkuntzen Ginkana.

 18:30 Dragoi txinatarra.

 19:00 - 19:45 Kontzertua: Andeetako musika.

 19:45 Dragoi txinatarra.

 19:50 - 21:00 Kontzertuak.

 21:00 Zezensuzkoa.

2018/05/23-an argitaratua