Herri ekimen edo entitateei bidelaguntza ekintza komunitarioan

Dokumentu batean partekatzen ditugu ikuspegi komunitarioa landu nahi dutenentzat erabilgarriak izan daitezkeen ikasketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2022-2023 ikasturtean, Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak bere ikuspegi komunitarioa landu nahi zuten ekimenei edo gizarte-erakundeei laguntzeko prozesu bat bultzatu zuen. Helburua zen estrategiak eta harremanak izateko moduak birpentsatzen laguntzea, erronkak partekatzea eta ingurune bakoitzarekin lotutako irtenbideak bilatzea.

Ibilbide hori Sorginlore taldeak eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuko teknikari batek dinamizatu zuten. Prozesuan zehar, ekintza komunitarioari buruzko hausnarketa egin zen, eta ikuspegi hori landu nahi duten ekimenen praktiketan txertatzeko funtsezkoak izan zitezkeen alderdiak identifikatu ziren.


Donostian ibilbide jakin bat duten esperientzia batzuk identifikatu ziren, eta hurbilagotik ezagutzea proposatu zen, ikuspegi komunitarioko proiektuak bultzatzeko baliagarriak izango ziren ikaskuntzak ateratzen saiatzeko.


Esperientzia bakoitzari buruz ateratako gako orokorrak eta ideia nagusiak jasotzen dituen dokumentu bat egin da, elkarrizketa guztiak oinarri hartuta. 'Ekintza komunitarioa. Elkarrekin eraikitzen' dokumentuak ez ditu egindako elkarrizketak hitzez hitz erreproduzitzen, eta ez du ekintza komunitarioa zer den eta zer ez den proposatuko duen hausnarketa teorikoa izan nahi. Praktika desberdinetan inspiratu edo aplikatu daitezkeen gako batzuk biltzea besterik ez du helburu, elkarrizketatu diren 4 esperientzia zehatzetan oinarrituta: Erlauntza, Auzo|co Herrera, Uliako Lore Baratza eta Eskola Bidea.

2023/06/30-an argitaratua