2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dira
Agifes Elkarteak, Koro Easo Abesbatzak, Lola Horcajok, Maite Sabadellek eta Gurutz Linazasorok jaso dute saria
Donostiako Udalak 2023ko Hiritar Merezimenduen Dominen ekitaldia hartu du gaur arratsaldean. "Ekitaldi hau oso berezia da, eta biziki hunkitzen nau", adierazi du hiriko alkate Eneko Goiak. "Harrotasunez ikusten dut nola, urtero, hautagaitza asko aurkezten diren. Hori hiri bizia daukagunaren erakusgarri da. Donostiako gizartea gizarte aktiboa da, eta erakundeentzat atzemanezinak diren eremuetara iristen da", gaineratu du.
Goia sarituei ondorengo hitzekin zuzendu zaie: "Hiri hau dagoen tokian dago eta den bezalakoa da, zuen lan isilari esker, gauzak ongi egiteko erakutsi duzuen gogoari esker. Zuen lanaren bidez aldarrikatzen dituzuen balioak eta ordezkatzen dituzuenak geure buruari aitortzen dizkiogun balio berberak dira".
2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominak
Buru-osasuneko arazoa duten pertsona eta familien alde egiten duten lanagatik.
Goi mailako abesbatza-musikaren bitartez kulturgintzan egiten duen lanagatik.
Lola Horcajo
Hiriko historia eta ondarea zabaltzen egindako lan eskergagatik.
Maite Sabadell
Donostian hainbat ekimen sortzeagatik, tartean Donostiako inauteriko konpartsa ezagun bat bultzatu izanagatik.
Gurutz Linazasoro
Garun-osasuneko, neurologia mailako eta gizarte arloko gaiei eman dien hedapenagatik, baita medikuntzan bultzatutako n ekimenak abian jarri izanagatik.
2023/01/19-an argitaratua