Inauteriak 2023: trafiko aldaketak

Larunbateko eta igandeko desfileek eragina izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2023ko Inauteriek trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte hiriko zirkulazioan eta autobusen ibilbideetan. Udalak gomendatzen du Donostiatik mugitzeko garraio publikoa erabiltzea.

Trafiko aldaketak

Larunbat honetan, otsailaren 18an, 15:00etatik 21:00etara, eta igandean, otsailaren 19an, 15:30etik 21:00etara, ibilbidea zeharkatuko duten kaleak itxita egongo dira.

Erdialdeko ibilbidea: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi, Boulevard.

Groseko ibilbidea: Kursaal zubia, Zurriola hiribidea, Nafarroa hiribidea.

Bi egunetako desfilea 17:01ean hasiko da.

Trafiko aukerak

Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean. Autobus erreia autobusak erabiliko du, erdigunerako noranzkoan, eta beste erreia kontrako norabidean izango da, Amara aldera. Beraz, Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu.

Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.

Kontxako pasealekutik garraio publikoa eta inguruko bizilagunen ibilgailu pribatuak baino ezin izango dira ibili.

Nolanahi ere, gomendatzen da Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan.

Gros auzoan, barne-trafikoa udal agenteek arautuko dute, eta desfilea egingo ez den lekutik kontu handiz igaro ahal izango da.

Autobusak

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Lurraldebus y Ekialdebus.

Taxiak

Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Hala, desfilea dirauen bitartean, ez dira erabiliko Boulevardeko, Askatasun hiribideko eta Idiakez kaleko geralekuak. Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.

Lurpeko aparkalekuak

Otsailaren 26an eta 27an 15:30etik 20:30era Alderdi Eder, Artzain Ona, Boulevard, Easo, Kontxa, Okendo, San Martineko, Kursaal, Sagues, Arcco Amara, Riberas eta Bidebieta lurpeko aparkalekuetarako sarrerak eta irteerak mugatuak egongo dira.

TAO

1-1 eta 1-2 eta 2-1 sektoreetako Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritarrek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, 2023ko otsailaren 13tik,astelehenetik otsailaren 22ra arte, hurrengo asteko asteazkenera arte, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beraien ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/17-an argitaratua