Tokiko Gobernu Batzarrak onartuta gaiak

Loiolako Erriberan zuzkidura-etxebizitzak, Patruila-autoak, Ondarretako kiosko-taberna, 'Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz' programa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Loiolako Erriberan zuzkidura-etxebizitzak

Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Loiolako Erriberak eremuko g.000.7 lurzatiaren Hiri Antolamenduko Plan Bereziari. Plan hori Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ekimenez idatzi da, auzoan gutxi 80 bat zuzkidura-bizitoki ezartzea ahalbidetzeko eta antolatzeko.

Eraikin berriek zuzkidura-apartamentuak hartuko dituzte pertsona kalteberentzat edo etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat, hala nola gazteentzat edo adinekoentzat. Izan ere, Euskadiko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroak (Etxebide) 2023ko bigarren hiruhilekoan emandako datuen arabera, Donostian 8.839 pertsonak eskatzen dute alokairuko etxebizitza bat.

Patruila-autoak

Tokiko Gobernu Batzarrak Udaltzaingoarentzako lau patruila-auto Renting sistemaren bidez hornitzeko kontratazio-espedientea onartu du, hasierako 4 urteetarako 302.400 euroko lizitaziorako oinarrizko aurrekontuarekin eta 4 urteko egikaritze-epearekin, urtebeteko luzapeneko aukerarekin.

Ondarretako kiosko-taberna

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Orioko Barra SLri esleitzea Ondarretako hondartzan instalatu beharreko bi kiosko-tabernen ustiapena kudeatzeko zerbitzuen emakidaren kontratua, bi urteko egikaritze-epearekin (urtebeteko bi luzapen posible).

"Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" egitasmoa

Tokiko Gobernu Batzarrak "Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" egitasmoa antolatzea eta gauzatzea xede duen kontratazio espedientea onartu du, urteko 78.650 €-ko gehienezko aurrekontuarekin eta bi urteko hasierako indarraldiarekin, hiru urtetako luzapen aukerarekin.

Zerbitzua gauzatuko da kale mailako merkataritzako nahiz ostalaritzako establezimenduak eta bestelako zerbitzu-establezimendu txikiak bisitatuta eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritzarako eta ostalaritzarako Zerbitzuen Katalogoan jasotako laguntza eta zerbitzuen berri emanez establezimenduetako arduradun nahiz langileei.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/06/11-an argitaratua