El Salbadorreko Alexander Aguilaren bisita

CORDES elkartearen gerentea da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



CORDES elkarteak 27 urte daramatza El Salvadorgo herri eta hirietan bizi diren pertsonak ahalduntzeko eta bizimodu hobea izateko laguntzen. Horretarako, ingurumen aldetik eusteko moduko programa eta proiektu sozio-ekonomiko batzuk egiten ditu, familien elikadura beregaintasuna eta parte hartze aktiboa bermatzen dutenak, batez ere giza eskubideen, genero-berdintasunaren eta ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegitik lan egiten duen eskualdeetan.

Alexander Aguilarrek herrialdeak duen egoera bisitan parte hartu dutenekin kompartitu ahal izan du. Herrialde txikia da, 6 milioi biztanle ditu, eta horietatik milioi erdi batek kanpora atera behar du, beste herrialderen batera. Horrez gainera, baditu beste barne-arazo batzuk ere (ustelkeria eta gazte-indarkeria, adibidez).

Gaur egun, 8.500 familiarekin ari da lanean Cordes, 7 departamentu eta 300 udalerritan; adingabeekin, gazteekin, emakumeekin eta adineko pertsonekin.

TAU Fundazioaren eskutik etorri da Alexander Aguilar Donostiara. Izan ere, haren bidez, Turismo Jasangarriari buruzko proiektu bat onartu zen 2018an, Foru Aldundiaren babesarekin. 2011n ere, Tau Fundazioaren beste proiektu bat babestu zuen gure Udalak, Lankidetza Sailaren bitartez.

Bisitan parte hartu duten pertsonek oso ondo baloratu dute lagundutako proiektuek duten interesa.

2019/05/16-an argitaratua