2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdia luzatu egin da

2018ko apirilak 20an amaitzen da orain

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoaren 27an egin den Tokiko Udal Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du: luzatzea  2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko  eskaerak aurkezteko epea 2018ko apirilak 20 bitarte.  

Luzapenak lerro hauei eragingo die Gizarte Ekintza, Herri Partaidetza, Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria, Giza Eskubideak, Ingurumena, Euskara, Kultur Aniztasuna eta Donostia Kultura Enpresa Entitate Publikoa, soilik diru laguntzen deialdi bakarraren barne dauden lerroetan.

Diru partidak atalez atal



DIRU LAGUNTZEN TRAMITAZIOAREKIN EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO:  
Astelehenetik ostiralera:  09:00etatik 14:00etara
Sail bakoitzean diru laguntzaz arduratzen den teknikariekin harremanetan jartzeko aukera dute elkarteek.
010 telefonora deitu dezakete rer
Udal!nfo bulegoetan. (Udaletxekoan 16:00etatik 18:00etara ere)

Ordutegi honetatik kanpo Herritarren Postontzia erabili dezakete elkarteek.

2018/04/13-an argitaratua