Alemaniako hainbat ekoizpen-etxe izan dira Gipuzkoan, filmatzeko aukerak ezagutzen

Bederatzi ekoizpen-etxe itzaltsutako ordezkariak izan dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak osatua, Gipuzkoan errodajeak sustatzeko– bisitan izan ditu publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak. Bidaia horren helburua Donostia eta Gipuzkoa ezagutaraztea izan da, etorkizuneko filmaketetarako.

Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira. Halaber, profesionalen arteko topaketak egin dituzte ikus-entzunezko sektoreko toki-enpresekin, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa jaso dute, zeinak eskura izango baitituzte Gipuzkoan filmatzea erabakitzen badute.

Horrekin loturik, hauxe azaldu du Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikorako zinegotziak: “Oso garrantzitsuak dira tankera honetako bisitak gure hirirako; Donostia Sustapenak kudeatzen duen Donostia-Gipuzkoa Film Commissionen, indar handia erakusten ari den ikus-entzunezko sektore baten alde ari gara lanean, eta urtetik urtera gero eta filmaketa gehiago hartzen dira, dela zinemarako, publizitaterako, telebistarako... Ziur gaude maila handikoak direla gure kokapen-eskaintzak eta Gipuzkoako ikus-entzunezko sektorea bera, eta, horrenbestez, bisita honek filmaketak ekarriko dituela etorkizunean”.

Bisita honetan, Alemaniako bederatzi ekoizpen-etxe itzaltsutako ordezkariak izan dira. Haien zorroan, bezero garrantzitsuak ageri dira, hala nola Coca Cola, Adidas, Nivea, Amazon, Audi, Mercedes eta abar. Horrez gain, etxe horiek kalitatezko bideoklip-zerrenda nabarmen bat ere badute, Cannes Lions, Manhattan Short Festival eta beste hainbat jaialditan sarituak.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/11/15-an argitaratua