Udalak 30.000 lore eta landare banatuko ditu doan

Azaroaren 7an, 8an eta 11n egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


30.000 landare eta lore banatuko dira, begonia, dalia, tagete, geranio eta abarren artean. Landare horiek hiriko lorategiak apaindu dituzte udan, eta orain bigarren bizitza bat bilatzen ari dira interesa dutenen etxeetan.

Hirugarren aldia da lorategietako loreak eta landareak herritar interesatuen artean banatzen direla. Lehen, biltegira eramaten ziren konpostatzeko.

Banaketa

Loreak 10:00etatik 14:00etara banatuko dira,edo amaitu arte:
  • azaroak 7, astelehena, Ramon Labayen Alkatearen plaza
  • azaroak 8, asteartea, Ondarreta pasealekuan
  • azaroak 11, ostirala, Pio XII.a (Amara Plaza hotelaren aurrean)

Loreak %80 zur-zuntzez eta %20 zohikatzez egindako ontzi biodrainagarri batean banatuko dira. Laborantza ekologikorako egokiak dira. Horiekin batera, %100 birzikla daitekeen poltsa bat eta ekimenaren azalpen-orri bat emango dira.

2022/11/03-an argitaratua