Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak

Jolasokieta, Alaialde, Next Funtsak, Instalazio fotovoltaikoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Jolasokieta


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Urbycolan, SL enpresari esleitzea Jolastokietako igogailu bertikala ezartzeko proiektuari dagozkion obrak burutzeko kontratua. Kontratu horretan honako jarduketa hauek egingo dira:
  • Igogailu panoramiko bat ezartzeko egitura gauzatzea.
  • Igogailuaren beheko geltokitik Txirrita Bertsolari pasealekuko espaloiraino oinezkoentzako ibilbide bat gaitzeko behar den urbanizazioa egitea.
  • Obrek eragindako eremuak berriz urbanizatzea.

Kontratua gauzatzeko epea 8 hilabetekoa da eta esleipenaren prezioa 552.416 eurokoa.

Alaialde


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Alaialdeko hainbat jarduketa proiektuan jasotako 1. eta 3. jarduketa eremuak eraberritzeko proiektua.

1. zonan irisgarritasuna hobetzen da, igogailu bat jarriz (bizikletentzako ere egokia), taldearen goiko aldean dauden lau etxebizitza eraikinetako maila desberdinetarako sarbidea konpontzen duena, egungo eskailerak ordezkatzen dituzten aldapa batzuk sortuz, Eusko Jaurlaritzaren irisgarritasun araudia betez. 3. gunean aldapa berri bat sortzen da 4. eta 6. atarietarako.

Proiektuaren aurreko lizitazioa esleitu gabe geratu da, aurrekontua ez baita iristen unitate desberdinen eraikuntza kostura; beraz, obraren aurrekontua aldatu da eta orain 673.325 eurokoa da, (aurreko aurrekontua 513.266 eurokoa zen).

Next funtsak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du turismo eremuetan merkataritza jarduera indartzeko laguntza proiektua gauzatzeko emandako dirulaguntza, 1.354.960 eurokoa, hau da, aurkeztutako proiektu osoaren % 80 (1.693.700 euro, BEZik gabe).

Laguntza horien bidez, hainbat proiektu gauzatuko dira, hala nola, Antso Jakitunaren hiribideko (alde bikoitia) espaloiak zabaltzeko, apaintzeko eta lorategia jartzeko obra zibila, wifi ekipoak instalatzeko obra zibila, jendetza eta mugikortasuna kontrolatzeko ekipamendua edo argiztapen adimenduna instalatzea. Antso Jakitunari buruzko lanak 2022. urtean egingo dira.

Instalazio fotovoltaikoak


Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako 7 eraikinetan autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko obra kontratua enpresa hauei esleitzea onartu du:
  • EKILOR ENERGÍAS RENOVABLES SL:

    - 1 lotea: Aiete – 41.479 euro, 4 aste

    - 7 lotea: Zuhaizti – 81.675 euro, hilabete 1

  • LEYCOLAN SAL.:

    - 3 lotea: Easo Urdaneta – 48.923 euro, 4 aste

    - 4 lotea: Brigadas – 22.896 euro, 2 aste

  • GREENING INGENIERIA CIVIL Y AMBIENTAL SL:
    - 5 lotea (Amara Berri): 38.229 euro, hilabete 1
2 (Igeldo) eta 6 (Orixe) loteak hutsik geratu dira.

2022/05/10-an argitaratua