5-1 Amara sektoreko bertakoek beste TAO eremuetan aparkatu ahalko dute

Anoetako ekitaldi egunetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak 5-1 Amara TAO sektoreko bertakoei beste sektoreetan aparkatzeko baimena emango die estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan, Anoeta pasealekua zirkulaziorako eta aparkaleku orokorrerako erabat ixten denean.

Sektore hauetan:
  • 1-2 Erdialdea
  • 1-5 Morlans
  • 5-2 Loiolako Erriberak
  • 5-3 Loiola

Baimena

Baimen hau indarrean sartuko da ekitaldia egin aurreko eguneko 00:00etatik, ekitaldia egin eta hurrengo eguneko 23:59ak arte.

Bertakoek xede-sektorean baimendutako egoiliarren baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute.

Garraio publikoa eta bizikletak

Neurri hauek hartzen diren arren, Udalak gomendatzen du garraio publikoa lehenestea Anoetan jokatzen diren kirol-ekitaldietara joateko, bai eta mugikortasun aktiboko beste garraio batzuk ere, hala nola bizikleta. Izan ere, 250 bizikleta eta patineteentzako aparkaleku segurua eta doakoa dago partidu egunetan Amara Berri ikastetxeko patioan kokatuta.

2024/04/25-an argitaratua