Zergadunei eta Donostiako udal zergen ordainketan interesa duten guztiei jakinarazten diegu Urriaren 15ean hasiko dela ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea, hain zuzen ere:
Udal Hilerrietan emandako zerbitzuari dagozkion tasak
kutxazain automatikoen bitartez, zerbitzu hau eskaintzen duten erakundeetan; eta
banku eta kutxetan, etxera bidalitako ordainagiria oso-osorik eramanda.
Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontean kargatuko dira
Ohartarazi nahi dugu ezen borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betearazteko aldia hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.