33. Gazteen Antzerki Topaketak 24 antzezlan eskainiko ditu hiriko sei agertokitan

Maiatzaren 16tik ekainaren 15era egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 33. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.

33. Gazteen Antzerki Topaketan 24 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 16tik ekainaren 15era.

14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; hala nola, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba edota Kontadores.

Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.

Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.
Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Aia Kruse, Asier Oruesagasti eta Nerea Gorriti antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 18an izango da.

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da espazio guztietan.

Salmenta guneei dagokionean, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak erosi ahalko dira maiatzaren 9tik aurrera:

  • Donostia Kulturako webgunean, www.donostiakultura.eus,
  • Obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere.

Kutxa Kultur Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak berriz egunean bertan erosi ahal izango dira tokiko leihatilan bertan.

Informazio gehiago

Gurekin harremanetan jartzeko:
943481909
gazteria@donostia.eus
Agirre Miramon 4 (Gros)
@DssGazteria

2022/05/03-an argitaratua