Apirilaren 9an Ekialdeko Barrutiko Biltzarra bilduko da

Saioa 19:00etan hasiko da eta Larratxoko Kultur Etxean izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Barrutiko Biltzarra, Ekialdeko Barrutian kokatutako elkarte eta entitate guztietako ordezkariek osatzen dute, Donostiako Barrutien Organo Araudiak jasotzen duen bezala. Bertan, Barrutiko Batzarreko kideek orain arte emandako urratsak azalduko dituzte, eta Biltzarreko gainerako kideek galderak eta kontsultak egiteko aukera izango dute Batzarrak egindako akordioak, lan taldeen jarduna edo aurrekontuaren egoera bezalako gaien inguruan.

Informazio gehiago: www.donostia.eus/ekialdekobarrutia

2019/04/03-an argitaratua