TAO sistema berrantolatuta Egiako hainbat kaletan

TAO Komertziala kendu da Tejeria, San Cristobal eta Karmengo Ama Birjinaren - Iruresoro eta Jai Alai kale artean - kaleetatik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Egia auzoko TAO sistemaren aldaketa iragarri zuen Mugikortasun departamentuak lehengo astean, eta behin lanak amaituta, Martxoaren 12an aldaketa horiek indarrean sartu dira. Horretarako, 15 minutuko markak borratu eta TAO Komertziala iragartzeko seinaleak kendu dituzte.

Horrenbestez, Mugikortasun departamentuak TAO Komertziala kendu du Karmengo Ama Birgina (Jai Alai - Iruresoro artean), San Cristobal eta Tejeria kaleetatik.

Eta ondorioz, kale horiek TAO Mistoarekin arautuko dira, hain zuzen ere, Tarifa Gorria eta aparkatzeko 90 minutuko mugarekin. Hortaz, 2-3 egoiliar txartela dutenek bertan aparkatu ahal izango dute eta kanpotik datozenek TAO Tiketa jarri behar izango dute.

Behin, seinaleak aldatzeko lanak amaituta, 2-3 sektorearen Gune Komertziala segidakoa izango da: Mandaseko Dukea, Egia kalea, Ametzagaina kalea (Iruresoro arte), Iruresoro eta Karmengo Ama Birginaren kalea (Iruresoro arte).

2018/03/12-an argitaratua