Orain liburutegietako liburuak zure etxeraino mugitzen dira

Udal Liburutegien Sareak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako zerbitzua inauguratu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Kulturako liburutegiek liburuak eta beste materialak etxera eraman eta bertatik jasotzeko mailegu zerbitzua jarri dute martxan.

Doako ekimen hau Donostian bizi eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, aldi baterako edo behin betiko mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, hain zuzen.

Onurak gozatu ahal izateko, beharrezkoa da Donostia Kultura txartela izatea (edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste txartela bat), eta zerbitzua erabili ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Oraingoz, zerbitzua eskainiko dutenak:
  • Liburutegi Nagusia
  • Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia
  • Okendo Kultur Etxeko Liburutegia
Zerbitzuari buruzko informazio guztia jasotzeko, izena emateko eta eskaerak egiteko: Etxez etxeko mailegua

Zerbitzua eskatu ostean, liburutegiak eskaera aztertuko du eta haren oniritzia jaso ondoren, liburuak, filmak, Cdak... eskatu ahal izango dira.

2023/10/16-an argitaratua