Espartxoko zubi berriaren lanak esleituta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Haurreskola Jolastokietan, 2018ko LEP, Hirigintza-hitzarmenak, Ibilgailuak kentzeko, deskontaminatzeko edo desguazatzeko zerbitzua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak Urumeako ibarraren jarduerak garatzen jarraitzen du ibaiaren ubidea errazteko eta, ondorioz, uholdeak ekiditeko, eta Urumeako ibarraren hirigintza-garapenarekin jarraitzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du, Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratua esleitu duela: Espartxoko zubi berria egiteko lanen kontratua. Eta Construcciones Amenabar eta Campezo Obras y Servicios enpresek esatutako UTE delakoak eraikiko du zubia, 2,2 milioi euroren truke. Zubia eraikitzeko epea 14 hilabetekoa da.

Goiak gogorarazi du zubi berria zaharraren ondoan eraikiko dela eta, behin berria eraikita dagoenean zaharra eraitsiko dela. Era berean honakoa gaineratu du: "Zubi bierriak luzeran 60 metro izango ditu, zabaleran 18 metro, eta ez du zutaberik izango ibaiaren ubidean. Ondorioz, ura oztoporik gabe jarraitu ahal izango du eta ibaiaren ubidea erraztuko du".

Zubiak errepidea eta espaloia bereizita izango ditu, eta Martutenetik gertuen dagoen aldean bidegorria izango du. Horrenbestez, Udalak aurrerapausoa egin du Urumea ibaiaren azkenko oztopoetako bat kentzeko.





Haurreskola Jolastokietan


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Jolastokietan Haurreskola jartzeko exekuzio proiektua eta lokalak egokitzeko jarduera. Proiektua Gurbain arkitektura estudioak idatzi du eta 809.957,14 euroko aurrekontua du.

Hirian egin zen azkeneko Haurreskola Aietekoa izan zen 2017an. Beraz, Donostiak aurrerapausoa egin du hiriko Haurreskolen hezkuntza-eskeintza handitzeko. Egun 13 Haurreskola daude Donostian.


2018ko LEP: Udaltzaingoa eta Su-hiltzaileak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2018ko Lan Eskeintza Publikoa Su-hiltzaile Gidari eta Udaltzain izateko.

Lan Eskeintza Publikoa handitu ahalko da Estatuko Gobernuak eta erakunde sindikalek lortutako akordioa, hain zuzen ere, 2018ko martxoaren 26ko BOEn argitaratutako akordioa, aplikatu beharreko araudi bihurtzen denean.

Lan Eskeintza Publiko honekin Udalak egun irekita dagoen Su-hiltzaile Gidari izateko prozesua handitu ahal izango du eta, ondorioz, lehiaketara atera ziren 20 plazei beste 22 gehituko zaizkio eta, beraz, guztira 42 sarrera berri izango dira. Halaber, Udalak Udaltzain izateko 8 plaza lehiaketara aterako ditu.


Illarra, Munto, Matia eta Erregeneari buruzko hirigintza-hitzarmena


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, hogei egunean ikusgai jarrita edukitzea Illarra, Villa Ereski (Munto), eta depositua lurzatiei eta Erregeneako lursailei buruzko hirigintza hitzarmenaren edukia osorik.


Ibilgailuak kentzeko, deskontaminatzeko edo desguazatzeko zerbitzua


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako kontratua luzatzea: Kalean utzita dauden ibilgailauak edo beren zatiak kendu, deskontaminatu eta desmuntatzeko edo desguazatzea eta txatar gisara saltzeko zerbitzuetako kontratua. Eta kontratuaren enpresa esleipenduna Desguaces Vidaurreta da. Luzapena bi urtetarako izango da eta, ondorioz, 2020ko ekainaren 15ean amaituko da.

Era berean, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2018ko ekainaren 16tik 2019ko ekainaren 15 arte zerbitzua ibilgailu bakoitzeko segidako prezioa izatea: Turismoak 232,31 euro; Motorrak 20,06 euro; Furgonetak 253,42 euro; Bizikletak 11,62 euro; Pisu handiko kamioiak 116,15 euro; Autobusak, kamioiak eta traktoreak 633,56 euro; eta bestelako ibilgailuak 21,11 euro.

2018/05/22-an argitaratua