Romastea sortu da, ijito-herriari balioa emateko kultura-proposamena

Ekimena apirilaren 8an hasiko da, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren apirilaren 8an, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean, Romastearen lehen edizioa hasiko da. Kultura proposamen horren helburua da erromani-kultura garaikidea ikustaraztea, egungo ikuspegi ireki batetik.

AGIFUGI Gipuzkoako Etorkizunaren aldeko Ijito Elkarteak eta Beti I tchatchipen elkarteak bultzatuta, IJITON kultura-proiektuaren esparruan, komunitatearen eta herritarren arteko lotura indartzeko asmoz sortu zen proposamena, Donostia elkarrizketa kulturalerako gune gisa sendotuz.

Zazpi eguneko programazio jarraitu bat izango du Romasteak, eta erromani-kultura garaikidearen hainbat dimentsio jorratuko dira bertanAniztasuneko eta Inklusioko zinegotzi Iñigo García Villanuevak nabarmendu duenez, “Romastearen helburua da ijito-kultura jendearengana hurbiltzea, gehiago eta hobeto ezagutu dadin. Partekatzeko, ikasteko eta aurreiritziak hausteko aukera bat da, elementu xume batetik abiatuta, kulturatik, alegia”.

Egitaraua

Romastearen lehen edizioa erromani-kultura garaikidearen hainbat dimentsio jorratzen dituzten jardueren sekuentzia baten bidez egituratzen da:


Asteazkena, apirilak 8 | Centre Social Denentzat
Programazioarekin hasteko, harrera instituzionala egingo da Hendaiako Centre Denetzat zentroan.

Osteguna, apirilak 9 | Cristina Enea Fundazioa | 17:30
Ostegunean, hilak 9, Klima ta Memoria jarduera egingo da, haurrei zuzendutako tailerra.

Ostirala, apirilak 10 | udaletxea | 17:30
Ostiralean, hilak 10, emakume erromaniak izendatzeko ekintza egingo da.

Larunbata 11 | Intxaurrondo KE | 17:30
Larunbatean, hilak 11, musika-hizkuntza erromani garaikideetan oinarritutako soinu-topaketa bat egingo da.

Igandea 12 | Tabakalera | 17:30
Igandean, hilak 12, ikus-entzunezko ekintza bat egingo da.

Astelehena 13 | Okendo K.E | 17:30
Astelehenean, hilak 13, hitzean oinarritutako literatura-ekintza bat egingo da: Las voces liburuaren aurkezpena.

Asteartea 14 | Egia Kultur Etxea | 17:30
Programazioaren azken eguna apirilaren 14a izango da, asteartea. Egun horretan Kaldereroen inguruko hausnarketa partekatu bat egingo da.

Hala, Udalak indartu egiten du Donostiak kultura-aniztasunarekin, berdintasunarekin eta elkarrekiko errespetuan eta onarpenean oinarritutako bizikidetza eraikitzearekin duen konpromisoa.

Erlazionatutako dokumentuak

2026/04/01-an argitaratua