Trafiko afekzioak: San Martín Kalea, Tolosa hiribidea

Mugikortasun sailetik ordezko bideak erabiltzea gomendatzen dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

San Martin kaleko errei bat moztuko dute Urbieta eta Hondarribia kaleen artean urriaren 28tik aurrera

     

         

Topoaren saihesbidea eraikitzeko lanak direla eta, San Martin kaleak ibilgailu zein oinezkoen trafikoan eraginak izango ditu.

San Martin kaleko hiru bideetatik bat ezeztatu denez, ezkerreko bidea derrigorrez Easo kalera desbideratuko da, eta aurreruntz jarraitu ahal izateko beste biak erabili beharko dira.

Aurrerago, Urbieta kaletik San Martin kalera ezkerrera biratzea debekatuta egongo da. Debeku honen zergatia oinezkoen pasabidearen leku aldaketa da. Pasabide hau bidegurutze horretara metro batzuk mugituko da eta autoen birak oinezkoentzat eragin dezakeen arriskua saihesteko maniobra hori ekidingo da.

Honetaz gain, Loiola kalearen eta Artzain Onaren arteko oinezkoen pasabidea baliogabetuko da. Beraz, bidearen tarte horretan dauden alboetako pasabideak bakarrik egongo dira erabilgai.

Dbusen aldaketak

Gaurtik aurrera, urriaren 28a, astelehena, aldaketak egingo dira Dbusen 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineetan.  San Martin 25 geltokia bertan-behera geratuko da linea hauentzat eta Urbieta 38ra lekualdatuko da.  

Tolosa hiribidea

 Tolosa Hiribidea zolatzeko lanak hasi dira eta bide horretako zirkulazioak afekzioak izango ditu. trafiko-seinaleak eta seinale informatiboak jarri dira ibilgailuen fluxuak erregulatzeko, lanaren planari dagokion bezala  bide alternatiboak proposatuz.      

Bideak hirutik batera murriztuko dira Errotaburuko América erretondondatik Eugenio Imaz kalera arte, eta derrigorrezkoa izango da eskuinera biratzea Igaratik sartzerakoan.          

Honetaz gain, Dbus eta Lurraldebuseko geltokiak Ibaetako biribilgunea arte metro batzuk atzeratuko dira.  

Nahiz eta Hiribideko bide batetik sartzeko aukera egongo den, Mugikortasun sailetik Lugaritz pasealekutik eta eta Zarautz hiribidetik bide alternatiboak erabiltzea gomendatzen da garraio publikoari lehentasuna emateko.            

Ahal den neurrian garraio publikoak erabiltzea gomendatzen da. Ezinezkoa bada,  Tolosako hiribidea Igararuntz joateko soilik erabiltzea gomendatzen da. Beste norabide guztietarako Zarautz kalea edota Lugaritz pasealekua erabiltzea aholkatzen da. Horrez gain eta ibilgailua erabiltzea ezinbestekoa bada, puntako orduak ekiditea izango litzateke egokiena.     

           

Dbuseko aldaketak   
Tolosa Hiribidean egingo diren asfaltatze lanak direla eta, Dbuseko autobus linea hauetan aldaketak egiten ari dira: 5-Benta Berri, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 25-Benta Berri-Añorga, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga.          

Informazio gehiago
       

2019/10/18-an argitaratua