OTA
Irailaren 16tik 24ra ospatuko den Zinemaldia dela eta, 1-1, 1-2eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.
Baimen hau edukiko dute 2016eko irailaren 14tik,asteazkenetik, irailaren 26rarte, astehelenarte.
DBUS
2016ko ZINEMALDIA dela eta, Dbus-ek autobusen zerbitzu berezia eskainiko du
irailaren 16tik, ostirala, irailaren 24ra, larunbata.
Ondorengo lineetan,
egunero, zerbitzu gehigarriak eskainiko dira
0:00ak arte, azkeneko irteerak ondorengoak izango direlarik:
Bulebarretik:
- 5-Benta Berri linea: 23:00
- 9-Egia-Intxaurrondo linea (Baratzategi eta Zubiaurre Pasealekutik): 23:00 – 0:00
- 13-Altza-Buenavista linea: 23:00 – 23:35 (jaiegunetan 13-Altzaren ibilbidea) – 0:00
- 26-Amara-Martutene linea: 22:45 – 0:00
- 25-Benta Berri-Berio-Añorga linea: 22:46 – 0:00
- 28-Amara-Ospitaleak linea: 23:15
Gipuzkoa Plazatik:
- 16-Igeldo linea: 23:00 – 0:00
Gainera,
ostiraletan, irailak 16 eta 23an, eta
larunbatetan, irailak 17 eta 24an, “GAUTXORI” zerbitzua egongo da:
EGUNA | BOULEVARD-etik IRTEERAK
B1-B2-B3-B4-B6 | BOULEVARD-etik IRTEERAK
B8-B9-B10 |
Irailak 16 eta 23, ostiralak | 1:00 – 2:00 – 3:00 | 0:30 – 1:30 – 2:30 |
Irailak 17 eta 24, larunbatak | 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00
2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00 | 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45
2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45 |
Hauek dira Bulebarretik auzoetara irteerak egingo dituzten “GAUTXORI” lineak:
B1-BENTA BERRI-BERIO-AÑORGA
B2-AIETE-BERA BERA
B3-EGIA-INTXAURRONDO
B4-AMARA-RIBERAS-MARTUTENE
B6-ALTZA | B8-MIRACONCHA-BENTA BERRI -SEMINARIO
B9-AMARA-ERRONDO-PUIO
B10-ZUBIAURRE-BIDEBIETA-BUENAVISTA |
Bestalde, ondorengo egun eta orduetan gutxi gorabehera ezin izango da Zurriolatik zirkulatu. 13, 29, 31, 37 eta 42 lineak Kolon pasealekutik joango dira eta Kursaal geltokia zerbitzurik gabe geratuko da:
- Irailak 16, ostirala: 19:00etatik 22:00etara
- Irailak 17, larunbata: 21:00etatik 23:00etara
- Irailak 18, 19 eta 20: 21:00etatik 22:15era
- Irailak 21, asteazkena: 21:00etatik 23:00etara
- Irailak 22 eta 23: 21:00etatik 22:15era
- Irailak 24, larunbata: 14:30etik 16:30era eta 19:00etatik 23:00etara
Informazio gehiagorako, jar zaitez gurekin harremanetan 943 000 200 telefono zenbakira deituta.