Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 13an zabalduko da

Udako jarduera honen helburua da haurrengan euskararen erabilera sustatzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Udaleko Euskara Zerbitzuak Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatuko ditu uztailean. Udako jarduera honen helburua da haurrengan euskararen erabilera sustatzea. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da maiatzaren 13tik 19ra. Izen-ematea online egitea gomendatzen da www.donostiaeuskaraz.eus helbidean. Hala ere, Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere egin ahal izango da, Konstituzio plazaren 2an, 9:00-14:00 ordutegian.

Iaz bezala, Covid 19 pandemia dela eta, udalekuak egoera berrira egokitu behar izan ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak eta horrek zenbait ezaugarri, baldintza eta abar aldatzea ekarri du. Aldaketa horiek egitea ezinbestekoa izan da haurren, begiraleen eta familien osasuna arriskuan ez jartzeko.

Jardueraren inguruko datu orokorrak


  • Data: uztailean, 5etik 30era
  • Txanda: txanda bakarrean, 4 astez
  • Ordutegia: goizeko 9:00etatik 13:30era
  • Zaintza zerbitzua: 8:30etatik 9:00etara
  • Adina: 5-11 urte (2010-2016 urteen artean jaiotakoak)
  • Izena emateko epea: maiatzaren 13tik 19ra. Izena ematean familiek aukeratuko dute jasotze puntua. Hiriko 8 ikastetxe jarriko dira aukeran. Izen ematea zabaltzen denerako argitaratuko da ikastetxeen zerrenda.
  • Kuota ezberdinak egongo dira familia motaren arabera:

      • Hilabete osoko kuota arrunta: 164,06 €
      • Familia ugariek edota guraso bakarrekoek: 123,04 €
      • Familia ugari bereziek 82,03 €
      • Gizarte-laguntza jasotzen duten familiek 16,40

Unean uneko osasun irizpide eta arauak jarraituko dira


Informazio gehiagorako



Telefonoa: 010 / 943 483750

Emaila: udala_euskara@donostia.eus

2021/05/05-an argitaratua