Zubietara edateko ura hornitzeko sistema berria

Sare berri honi esker gune honetan gorantz doan ur-eskaria bermatuko da, 4.728 metroko luzera izango du eta ponpatze-estazio bat eta banaketa-biltegi berri bat izango ditu, azken hori, 4.000 m 3 -ko edukierarekin.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2019ko lehen hiruhilekoan Donostiak edateko ura hornitzeko sistema berri bat izango du, Zubietako gune honek gaur egun dituen eta etorkizunean izango duen ur-eskariak bermatzeko haina; 2011 urtean Donostiako Udalak eta Añarbeko Urak-ek sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker.

Sistema berri hau, Añarberen III. Banaketa-adarraren luzatze bat da -Astigarragako Petritegiko tratamendu estaziotik irteten diren lau adarretako batena-, Txiki-Erdi auzotik irtengo dena (Urbil merkatal gune ondoan) Elordin EUBBeraino (Zubieta auzoko goi aldean). Hornidurako sare berriak 4.728 metroko luzera izango du (2.650 metro Añarberen goi-sareari dagozkio eta 2.078 metro Udalaren udal sareari), edateko ura ponpatzeko estazio bat izango du eta lehen aipaturiko Elordin biltegia, 4.000 m 3 -ko edukierarekin.

Obra honen aurrekontua 3,8 milioi eurokoa da, eta Donostiako Udalaren eta Añarbeko Urak-en artean finantzatuko dira, %80 eta %20an, hurrenez hurren. Zenbateko horri 303.416 € gehitu behar zaio, proiektua idazteko eta lurzoruaren kudeaketarako jada inbertituak izan direnak. Azpiegitura hidrauliko berri hori abian jarri ondoren, Donostiak goi-horniduran zortzi ur-biltegi handi izango ditu, azken urteetan eraikiak edo berrituak izan direnak eta, guztira, ia 120.000 m 3 -ko biltegiratzeko ahalmen totalarekin. Horri esker, hiru egun gainditzen dituen hornidura-bermea lortzen da, sarean edozein gertaera izanez gero.

Lankidetza-hitzarmena


Hornidura-sare berria eraiki ahal izan da 2011ko maiatzean Donostiako Udalaren eta Añarbeko Urak-en artean sinatu zen lankidetza-hitzarmenari esker. Proiektuaren idazketa, lurzoruaren kudeaketa eta obren lizitazioa Añarbek bere gain hartu ditu, eta sistemaren zuzendaritza eta zerbitzuan jartzea baita ere. Sistema berri
hau Mankomunitatearen hornidurako goi-sarean barneratua izango da. Aldi berean, proiektuaren idazketaren eta lurzoruaren kudeaketaren kostuak ere bere gain hartu ditu, eta obren gauzatzearen %20a. Udalak, berriz, obrak %80an finantzatzeko konpromisoa hartu du.

2017/09/22-an argitaratua