Dbus: Aldaketak Tolosa Hiribidearen asfaltatze lanengatik

Lurraldebuseko aldaketak gehitu dira albistean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Dbus



Tolosa Hiribideko asfaltatze lanak beste fase batean sartu dira eta, hori dela eta, gaurtik aurrera, azaroak 14, osteguna, beste aldaketa batzuk egingo dira inguruan. Aldaketa horiek Dbuseko autobus linea hauetan izango dute eragina: 5-Benta Berri, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 25-Benta Berri-Añorga, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga.

Erdialderantz:
  • Unibertsitatea-Tolosa 77 eta Unibertsitatea-Tolosa 95: geltoki hauek kendu egingo dira eta metro batzuk aurrerago eramango dira, Europa plazarekiko bidegurutzerantz (behin-behineko zurtoina).
  • Tolosa 111: geltoki hau dagoeneko bertan-behera dago eta Ibaetako biribilgunera eraman da, behin-behineko zurtoin batera.

Kalea apurka-apurka asfaltatzen jarraituko da, beraz, aldaketak aurrerago jakinaraziko dira.

Beste garraiobideetako afekzioak

2019/11/14-an argitaratua