2022ko aurrekontu-proiektua aurkeztuta

Donostiako Udalak 424.842.665 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, 2021ean baino %6,21 gehiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako udal gobernuak 2022ko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Eneko Goia alkatearen iritziz, aurrekontuak COVID19aren osasun larrialdia atzean uzteko eta egoera normalizatura itzultzeko aurrera pausoak emateko aukera emango du.

Goiak honakoa adierazi du: “Zalantza handi bi urte bizi izan ditugu, eta denbora horretan COVID19aren osasun larrialdiak utzitako ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialei aurre egin behar izan diegu, betiere martxan zeuden hiri proiektuak albo batean utzi gabe. Orain lehengo egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontu proiektua egin dugu”.

Ildo beretik, segidakoa gaineratu du: “Gizarte sustapenerako eta babeserako aurrekontu-sailak handitu ditugu; donostiarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko udal erakunde eta sozietateen aurrekontuak ezhoiko ekarpenekin osatu ditugu; eta hiria garatzen lagunduko duten inbertsioentzako aurrekontu-sailak handitu ditugu, eta bertan Next Generation funtsetatik finantziazioa jaso dezaketen proiektuak ere kontuan hartu ditugu”.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Ogasun eta Finantza zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak eta Garapen Ekonomikoko eta Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak aurrekontuaren proiektuaren zirriborroaren ildo nagusienak aurkeztu dituzte. Aurrekontuaren proiektua bihar onartuko da Tokiko Gobernu Batzordean eta, jarraian, Ogasun Batzordean aurkeztuko da.

Laguntza behar gehien dutenentzat

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak esan du, aurrekontu-proiektua eginda dagoela gehien behar dutenei laguntza ematen jarraitzeko: “Une zailak pasa ditugu eta, zorionez, osasun larrialdiaren aurretiko egoerara itzultzeko aurrera pausoak ematen ari gara. Horregatik, uste dugu behar gehien dutenei laguntzen jarraitu behar dugula, gizarte kohesionatu bat izaten jarraitzeko”.

Enpleguaren sustapena eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka

Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak esan du aurrekontuak suspertze ekonomikoaren eta enpleguaren oinarriak sendotzen dituela osasun larrialdia igarota: “Enplegua eta bereziki gazteen enplegua sustatzeko politikak sustatuko ditugu, bertako talentua hemen geratzeko apustua eginez, eta berrikuntza eta ezagutzaren alde eginez, hain zuzen ere, hiriaren nortasunaren alde eginez”.

Era berean, Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotziak esan du, aurrekontuak aldaketa klimatikoaren inbertsioak %33 handitu dituela, udal gobernuaren ingurumenaren eta garapen jaangarriaren apustu sendoa berretsiz.

Datu nagusiak


  • Aurrekontu kontsolidatua: 424,8 milioi euro
  • 10 milioi euroko ekarpen gehigarria udal erakunde eta sozietateentzat
  • Gizarte babeserako eta sustapenerako aurrekontu sailak %2,13 handitu dira eta, guztira, 34,6 milioi euro egongo dira
  • Inbertsioak egiteko 54,4 milioi euro
  • 1,5 milioi hiritarrek erabakitako proiektuak egiteko
  • Ekialdeko Barrutia: 455.000 euro Batzarrak onartutako proiektuak garatzeko eta beste 400.000 euro hiritarrek erabakitako proiektuak egiteko.
  • Tramitazioa

    Aurrekontuaren proiektuaren aurkezpenarekin Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako sailak aurreikusitako tramitazioarekin jarraitzen du. Hortaz, departamentuaren egutegiaren arabera, aurrekontuaren hasierako onarpena abenduaren 20ko ohiko udalbatzarrean egingo da.

    Erlazionatutako dokumentuak

    2021/10/25-an argitaratua